Aske utzi dituzte apustu-etxe bat ixtera behartzeagatik auziperatutako hiru gazte
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2024-10-17 14:07
Donibane auzoko apustu-etxe baten grabazioek jabearen bertsioa gezurra dela argi utzi dute, pikete bateko hiru kideri altzariei eraso egitea eta hertsatzea leporatzen baitzien. Frogak froga, Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eskatu zuen absolbitu dituzten hiru pertsonentzat.

















