Skip to main content

Baionako Auzitegiak jazarpenaren biktima izendatu ditu Hendaiako osasun etxe bateko langileak

Gizartea

2023, ira. 06 - 09:09

Nid Marin osasun zentroko hamalau langilek epaiketa izan zuten iaz zentroko zuzendari aritutako gizonaren kontra. Biktima bakoitzari 2.000 euro eta 3.500 euro arteko kalte ordainak zor dizkio. Sud Solidaires sindikatuak gaitzetsi egin du “osasun eta gizarte arloetan botere publikoek ezartzen” duten baliabide eskasia”. Salatu dute “langileek hierarkiarengandik jasaten duten errepresioa geroz eta handiagoa dela”.

Hamaika Telebista