Skip to main content

BBK Klima abenturak denboraldi berria hasiko du

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, eka. 22 - 12:06

Asteburu honetan BBK Klima abenturak denboraldi berria hasiko du. Aurten, 17 instalazio izango ditu, eta berrikuntzen artean bisitari bakoitzaren ingurumen aztarna ezagutzeko eskaner bat eta Jesus Mari Lazkanoren ‘Natura Fugit’ erakusketa izango ditu. Honekin batera, kontzertu akustikoak, aire zabaleko zinema, dastatzeak eta tailerrak eskainiko ditu, bai eta igerilekuak ireki ere.

Astelehen honetan egin dute denboraldi berriaren aurkezpena Unai Rementeria BBK-ko presidenteak eta Ainhoa Elortegi BBK-ko ingurumen arloko arduradunak. Azaldu dutenez, aurten parkeak bisitariek planetan duten eragina ezagutzeko eskaner bat izango du. Hala, bakoitzak ibilbide bat aukeratu beharko du, ura, energía, elikadura edo moda, eta jolasetan eta instalazioetan proposatutako erronkak gainditu beharko dituzte lurrari oreka itzultzeko. Arduradunen hitztean, honek “planetan duten eragina hobetzeko misioan lagunduko die”.

Parkea Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokaturik dago, eta aurtengo programazioak jasangarritasuna, sormena eta lurraldea lotzen dituen proposamenak eskainiko ditu. Hortaz, Rementeriak dei egin die familiei parkera joan daitezen seme-alabekin gozatzera eta klima aldaketaren aurkako borrokaren “Kontzientzia lantzera”. Hala, nabarmendu du BBK-k gizartearen beharrak “ikusten” dituen eta gizarteari “irtenbideak” ematen dizkion “kutxa izaten jarraitzen duela” adierazi du, kasu honetan haurrek ingurumen kontzientzia izan dezaten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista