Beste mundu bat aldarrikatu du mugimendu feministak Martxoaren 8an
Gizartea
Ainhoa Lainsa
2026, mar. 08 - 13:03
Manifestazio jendetsuak izan dira Hego Euskal Herriko hiribuetan 'Beste mundu bat feminismotik' aldarrikatzeko. Iruñea, Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Baionan egindako manifestazioetan gaur egungo sistemak eragiten dituen “gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak” salatu dituzte, eta horri aurre egiteko "antolakuntza eta borroka" aldarrikatu dituzte. Salatu dute feminismoa erabili izana hainbat herrialdetako esku-hartze inperialistak egiteko eta feminismoarekin bat egiteko deia ere egin diete herritarrei.

















