Buruzai eta Trekutz parke eolikoak bizkortu eta ingurumen baimenak eskatu dituzte
Gizartea
2024, urt. 08 - 13:01
Urtarril amaierara arte irekita dago interesatuek proiektuaren xehetasunak ezagutu eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Urretxu eta Antzuola artean Capital Energy multinazional taldearen sozietateak 5 MWko bi haize errota eraiki nahi ditu. Green Capitalek, berriz, Oleta eta Izazpi mendietan beste zentral eoliko bat egin nahi du, lau haize errota jarri nahi dira. Herritarrak eta eragileak alegazioak aurkezteko lanean ari dira, ondare naturala babestu asmoz.