Skip to main content

Caparrosoko makrogranjaren jabeak auzitegietara eraman ditu ekologistak, ustezko irainak egotzita

Gizartea

2022, mar. 22 - 11:03

Euskal Herriko etxalde handiena Nafarroan dago, Caparroson. Hautsak harrotu ditu azken urtean makroetxaldeak; izan ere, guztira 8.000 esne behi daude eta talde ekologistek hainbatetan salatu dute inguruko lurra eta ura kutsatzen ari dela.

Valle de Odieta kooperatiba nafarraren makrogranjaz ari gara. Hainbat mugimendu ekologistek enpresa honen kontrako protestak egin dituzte azkenaldian eta orain enpresako jabeak Nafarroako Foru Erkidegoan mugimendu horiekin zerikusia duten hamalau kolektibo eta hamabost pertsona eraman ditu auzitegietara, ustezko irainak egotzita. Horien artean dira Ekologistak Martxan, Sustrai Erakuntza, Greenpeace eta Mugarik Gabe, besteak beste.

Hamaika Telebista