CIES inkesta: baliabide ekonomikoen menpeko hedabideen audientzia neurtzeko tresna
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, mar. 09 - 13:03
Euskal Herrian hedabideen audientzia neurtzeko tresnarik erabiliena CIESen inkesta da. Inkesta horren emaitzak ez dira soilik audientzia jakiteko erabiltzen: askotan publizitatean, prestigioan eta baita dirulaguntzen banaketan ere eragina dute. Kontua da egoera ekonomiko sendoagoa duten hedabideek galdera propioak txertatu ditzaketela; egoera ahulagoan daudenek, aldiz, ezin dute tresna bera erabili euren audientziaren ezaugarriak sakonago aztertzeko edo posizionamendua modu estrategikoan lantzeko. Horrek inkestaren emaitzetan desoreka bat sortzen du.

















