Apartamentu turistikoak eta hotelak irekitzeko baimenak emateari utziko dio Donostiak
Gizartea
2023, mar. 10 - 12:03
Egun 162 hotel eta 1280 pisu turistiko daude Donostian, 2022 amaierako datuen arabera. Azken bost urteetan laurden bat egin du gora hotel kopuruak, eta gehiago etortzekoak dira, zenbaketa horretan ez baitira sartzen orain eraikitzen ari diren eta baimena duten beste zazpi hotel. Donostiako saturazioa medio eta erdiguneko herritarren kexari erantzunez, Udalak urtebetez hotelak eta apartamentu turistikoak eraikitzeko baimen gehiago ez ematea erabaki du.
Hilaren amaieran jarriko dute neurria indarrean, behin udalbatzak onartuta. Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, hartutako erabakiaren helburua ‘jarduera turistikoa arautzea eta hirian hotel berriak irekitzeari mugak ezartzea’ da.