Skip to main content

Donostialdeko ESIko polemika lehertu eta 72 ordura eman ditu gaiari buruzko lehen azalpenak Osasun sailburuak

Gizartea

2022, abe. 05 - 15:12

Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk gutun bat zabaldu dute Osakidetzaren “politika suizida” salatzeko.

Osakidetzako “zuzendaritza orokorreko buruak berehala kargugabetzeko” eskatu diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari. Osakidetzaren zuzendaritzari “sektarismoa eta trakeskeria” leporatu diote.

Polemika lehertu eta 72 ordura eman ditu gaiari buruzko lehen azalpenak Gotzone Sagarduik, Osasun sailburuak.

Hamaika Telebista