EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek “osasun profesionalen gabeziari” buruzko zuzenketa aurkeztu dute
Gizartea
Iñigo Urkulluk kirurgian dagoen itxaron zerrenda arintzeko konpromisoa hartu zuen joan den astean. Ostegun honetan jakitera eman da ebakuntzetako asko ospitale pribatuetara bideratuko direla. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak ohartarazi du “estalki bat besterik ez” dela hori. Elkarrekin Podemoseko parlamentari Jon Hernandezek esan du “profesionalekin” hitz egin behar dela auzia bideratzeko.