Ehunka ekitaldi antolatu dituzte Euskaraldia herriz herri bizitzeko
Gizartea
2025, Maiatza 16 - 14:05
Ekin diote hamaika egunetako ariketa masiboari, Donostian, Soraluzen, Bilbon, Getxon, Baionan, Iruñean, Gasteizen, edota Laudion, esaterako. Euskal Herri osoan, eta milaka lagun aldi berean ari dira hizkuntza ohiturak euskarara ekartzeko saiakeran. Gainera, ehunka dira Euskaraldia antolatzeko lanetan dabiltzan herri batzordeak, eta herriz herri, ariketak iraungo duen hamaika egunetarako ekitaldi andana ere prestatu dute. Agenda osoaren informazioa www.euskaraldia.eus-en dago ikusgai.