Ekainaren 22tik 29ra egingo dute 23. Zinegoak
Gizartea
Xabi Ealo
2026, eka. 10 - 14:06
Bilboko LGTBIQ+ 23. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia ekainaren 22tik 29ra egingo dute.
Sail ofizialeko hiru kategoriatan hamabost film luzek hartuko dute parte, eta lehen aldiei eman nahi izan diete garrantzia.
Proiekzioak, solasaldiak, eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak eta beste hainbat ekintza ikusgai izango dira Bilboko zenbait gunetan. Film laburrak ere presente egongo dira Zinegoaken, eta hamaika herrialdetako 28 lanek osatuko dute.
Ildo horretatik, euskal jatorriko bost titulu egongo dira ikusgai aurtengo edizioan, esan bezala, hilaren 22tik 29ra.


















