Elkarretaratzea egin dute Donostian ekintzaile feminista bat eraso dutelako
Gizartea
2022, mar. 15 - 09:03
Ekintzaile feminista bat eraso dute Donostian, haurdunaldiak eteteagatik talde "ultrakatoliko" batek jazarritako klinika atarian. Emakumezkoak salaketa jarri du, eta Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du erasotzailea delakoan. Elkarretaratzea egin dute, biktimari babesa azaltzeko.
Talde "ultrakatoliko" bat abortuaren kontrako protestak egiten hasi ziren hilabete hasieran. Otoitzean aritzen dira eta hara joaten diren emakumeak jazarri dituzte klinikak Hamaika Telebistari ziurtatu dionez.
Egoera salatzeko, hainbat ekintzaile feminista elkartu dira klinikako atarian azken hilabetean.