Euskal Hedabideen Urtekaria aurkeztu dute: 41 milioi bisita izan dituzte komunikabideen webguneek
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, mar. 05 - 13:03
Euskal Hedabideen Urtekaria aurkeztu du Behategiak, aurten Euskal Irratien estudioetan, Uztaritzen. 2025ean euskal hedabideen sektorean emandako urratsak eta ikerketak jasotzen ditu, eta 2026ra begira jartzen gaitu. Bada, errekor historikoa lortu dute euskara hutsean lan egiten duten hedabideek: euskaraz argitaratzen diren hedabideek 41 milioiko bisita kopurua gainditu dute. Datu horiez gain, guztira, 13 artikulu eta 26 parte hartzailek osatu dute 2025eko urtekaria.

















