Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

'Euskal Herria mundura' eraman nahi du Gure Eskuk Frantziako Tourrean

Gizartea

2023, Maiatza 24 - 08:05

Helburua da Tourraren bidez munduari erakustea Euskal Herriak zazpi lurralde dituela eta erabakitzeko eskubidea daukala. Hala, lasterketa pasatzen den tokietan “ikurrin uholdea” sortzea du xede egitasmoak.

Lasterketak Bidasoa zeharkatzen duenean, ekimen berezia egingo dute.‘1.000 ikurrin baietz’ proposamenari helduz, Ipar Euskal Herrian 4.000 bandera banatuko dituzte.

Crowdfunding kanpaina bat abian da inoiz egin den ikurrinik handiena sortzeko.

Hamaika Telebista