Faxismoari eta eskuin muturrari, euskaratik eta euskaraz aurre egiteko deia
Gizartea
Asier Errasti
2026-11-19 10:39
Euskal Herrian Euskaraz-ek abenduaren 5ean Durangon, azokaren bigarren egunean antolatu duen manifestazioak 50 eragile baino gehiagoren babesa jaso du.
Asteartean egindako agerraldian, mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu zieten herritar orori, faxismoari eta eskuin muturrari euskaraz aurre egiteko beharra azpimarratuz.
Eragilearen arabera, euskararen egoera larriak hizkuntzaren aldeko borroka indartzea eskatzen du, eskuin muturraren eta diskurtso erreakzionarioen gorakadaren aurrean. Horregatik, euskaltzaleen aktibazioa eta euskararen lehentasun politiko eta soziala aldarrikatu dituzte.
Manifestazioa abenduaren 5ean izango da, 13:30ean, Durangoko Landako gunetik abiatuta.

















