Frontexen kontrako elkarretaratzea egin dute Iruñean
Gizartea
2023, ira. 22 - 10:09
Karabana Mugak Zabalduz, PIM, Salhaketa Nafarroa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinen Diakite Federazioa eta SOS Arrazakeria Nafarroa erakundeek deituta mobilizatu dira. Frontex Europar Batasuneko kanpo-mugen blindatzea kudeatzeko sortu zen 2004. urtean Europako Agentzia gisa. Europak eta estatu kideetako Barne Ministerioek ezarritako migrazio-politikak milaka hildako utzi ditu. Horregatik, migratutako pertsonen aurkako indarkeria ugariak aitortu eta konpondu daitezela exijitu dute.