Skip to main content

Gabonart azoka ospatuko da gaurtik hasi, eta urtarrilaren 6ra arte

Gizartea

2020, abe. 16 - 14:12
Bilboko Gabonetako 38. Artisau Azoka ospatuko da abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra. Zortzi urte dira Gabonart izena hartu zuenetik. Aurreko urteetan Arriagaren aurrean jarritako olana zurien ordez, egurrezko etxolak jarri dituzte Areatzako Pasealekuan, herritarrek koronabirusari aurre egiteko segurtasun neurriak bete ditzaten. Arbaso elkarteak antolatuta, Euskal Herri osoko ia hogeita hamar artisten lanak ikusi ahal izango dira. Bitxigintza, ehungintza, beiragintza edo jostailugintza lantzen duten etxolak izango dira, beste batzuen artean.
Hamaika Telebista