Garikoitz Nazabal, EHNE: “Harrigarria da eragin maila handia izan dezakeen produktu bat hain informazio gutxirekin merkaturatzea”
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, uzt. 12 - 04:07
Donostiako Zubieta auzoan, Eskuzaitzetako industrialdean, haragi artifiziala ekoizteko laborategi bat eraikitzen ari dira, eta, hori salatzeko, elkarretaratzea egin du EHNE nekazaritza sindikatuak. Biotech Foods enpresak orain bederatzi hilabete lortu zuen eraikitzeko baimena, eta JBS konpainia jabeak dio 2024ko bigarren erditik aurrera izango dela planta lanean, urtean 1.000 tona haragi ekoizteko hasieran, gero 4.000 tonara ekoizpenera iristeko. EHNEk «patenteetan oinarritutako elikaduraren arriskua» gaitzetsi du.
Laborategiko haragiariari buruz hitz egiteko Garikoitz Nazabal Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuneko Gipuzkoako presidentearekin izan gara.