Skip to main content

Gasteizko txosnetako beto politikoa salatu dute 110 lagunek

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, uzt. 21 - 14:07

Gasteizko herri mugimenduko 110 lagunek GKSri eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistari txosnagunean parte hartzea ukatzen dien “beto politikoa” salatu dute. Horretarako, 110 sinadura biltzen dituen gutuna helarazi diote Txosna Batzordeari, egoerari irtenbidea eman diezaiola eskatzeko.

Sinatzaileen esanetan, erabakiak herri mugimenduaren izaera ireki eta parte-hartzailea kolokan jartzen du. Gogorarazi dute txosnak herri mugimenduaren borrokaren emaitza direla, eta nabarmendu dute azken 40 urteetan sentsibilitate politiko ezberdinek parte hartzeko aukera izan dutela.

Horregatik, “betatutako” bi kolektiboek Txosna Batzordeko gainerako eragileen baldintza berberetan parte hartu behar luketela adierazi dute. Haien ustez, bazterketa horrek ez dio herri mugimenduaren garapenari mesederik egiten, eta txosnagune ireki, plural, horizontal eta autogestionatuaren aldeko apustua berretsi dute.

Azkenik, Txosna Batzordeari desadostasun ideologikoen gainetik elkarlana bultzatzeko deia egin diote, eta Gasteizko jaietara bitartean babesa biltzen jarraituko dutela iragarri dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista