Skip to main content

Gernika-Palestinak kaleak hartzeko deia egin du hurrengo ostegunean

Gizartea

Xabi Ealo

2026, urr. 06 - 14:10

Gernika-Palestina Herri Ekimenak kaleak hartzeko deia egin du beste behin, eta elkarretaratzeak deitu ditu hurrengo ostegunean Euskal Herriko udaletxeetako atarietan.

Orotara, ehun elkarretaratzetik gora egingo dituzte, hainbat eragileren babesarekin. Izan ere, iragarri dutenenez, kaleak hartzea ezinbestekoa da munduko ordena aldatzen ari delako.

Osteguneko elkarretaratzeen ostean Palestinako herritarren testigantza irakurriko da Euskal Herriko herri eta hirietan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista