Skip to main content

GOe eraikina egiteko lurrak altxatzen eta mugitzen hasi dira Donostiako Manteo parkean

Gizartea

2024, urt. 19 - 11:01
Auzotarrak kezkatuta daude. Jakinarazi dute lursaila ez dagoela kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen inbentarioan sartuta, baina eraikuntza proiektua idazteko fasean egindako azterketa geoteknikoan eraikuntza eta eraispen hondakinak antzeman zirela eta GOe eraikitzeak lur mugimendua dakarrela. Gauzak horrela, datorren asterako hitzorduak jarri dituzte. Asteartean arratsaldeko zazpietan manifestazioa egingo dute Okendo Kultur Etxetik abiatuta Udaletxeraino.
Hamaika Telebista