Haur eskoletakoak karrikak hartu dituzte akordioa bete dadin eskatzeko
Gizartea
Oier Araiz
2023-10-12 12:32
Nafarroako haur eskoletako plataformako kideak mozorroak soinean kalera atera dira hezkuntza akordioa betetzeko eskatzeko eta berriro ere, ratio jaitsiera eskatzeko. Izan ere, Nafarroako ratiok Europak aholkatzen duenaren bikoitza dira.

















