Datorren ikasturtean EHUko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izango da
Hezkuntza
Udane Arbeo
2020, uzt. 10 - 18:07
Datorren ikasturtean unibertsitateko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izan dadin nahi du EHUk. Horretarako, Gobernu Kontseiluak presentzialtasun egokituko eredu bat onartu du, datorren ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko.

















