Iruñeko Euskalgintzak auzo guztietan euskarazko haur eskolak egotea eskatu du
Gizartea
2024, ots. 21 - 09:02
Euskarak hezkuntzan duen garrantzia azpimarratu dute, Mendillorri, Arrosadia eta Donibane bezalako auzoetan euskarazko haur eskolak egiteko eskatuz. Hainbat alderdiekin hizketan egon ondoren, hurrengo ikasturtean aldaketarik ez direla egonen esan die Joseba Asironek. Ondorioz, udaberrian mobilizazioekin hasiko direla iragarri dute eta euskaltzale guztiei dei egin diete.