Skip to main content

Kabiaren sententzia "euskarafoboa" salatzeko elkarretaratzea egin dute Donostian

Gizartea

2024, urr. 28 - 15:10
Donostiako Gipuzkoa plazan elkartu dira astelehen honetan Euskara Kontseilua, ELA eta LAB. Aurreko astean Kabiaren euskara eskakizunak “gehiegizkoak” zirela ebatzi zuen bertako epaitegi batek. Izan ere, 54 lanpostu egonkortzeko lan-eskaintza publikoa argitaratu zuen Kabia organismoak. Gipuzkoako Foru Aldundira atxikitutako organismo autonomoa da. Adinekoen eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaz arduratzen da.

Zehazki, B2 maila ezarri zuen beharrezkotzat egoitza gehienetan, eta B1 maila gainerakoetan. Ebazpenaren arabera, eskakizun horiek euskararen normalizazioa “maximizatu” eta langileen eskubideak urratzen ditu.
Hamaika Telebista