Skip to main content

Kutxa Bira munduan zehar dabil euskararen inguruko hainbat mezu biltzen

Gizartea

2021, mar. 22 - 10:03
Abian da Bizi gira... Kutxa bira ekimena! Kutxaren lehen geltokia Viedma eta Patagones hiriak izan dira, Euskal Herritik 13.000 kilometrotara, eta 72 egunez ibiliko da kutxa, hemen eta munduan, euskaraz bizi den herri libre bat nahi dela aldarrikatu eta herritarren ametsez elikatzen. Apirilaren 8an ekingo dio Euskal Herriko ibilbideari, Baionan. Ondoren, Euskal Herriko hamaika herritan, Frantziako Reauko espetxean eta Bartzelonan ere izango da.
Hamaika Telebista