Skip to main content

Lapurdiko kostaldea ostreopsis mikroalga toxikoak kutsatzen jarraitzen du

Gizartea

Abuztuaren 16az geroztik, Ostreopsis mikroalga toxikoaren kontzentrazioek gainditu egiten dute ANSES agentziak zehaztutako zaintza maila. Lapurdiko kostaldeko bost hondartzatan egin dira analisiak, astean hirutan, eta alga horiek zaintzeko eta ateratzeko prozesuak ere egin dira, Hendaiako Bi Bikietan, Donibane Lohizuneko Erromardian, Getariako Zenitzen, Bidarteko Parlementian eta Biarritzeko Portu Zaharrean. Arnastea da intoxikazio-bide nagusia, eta nahikoa da itsasotik metro batzuetara egotea kutsatzeko. Hain zuzen ere, ekainean 900 pertsona kutsatu ziren euskal kostaldean.