Skip to main content

Lazkao jendez lepo bete da, Kilometroak jaiaren 50. edizioa ospatzeko

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, urr. 05 - 14:10
Kilometroak ikastolen jaia ospatu dute Lazkaon. 1977an Beasain eta Lazkao artean lehen aldiz egin zen festak buelta egin du sorlekura, eta oraingoan Lazkaoko Ikastolak hartu du antolakuntzaren lekukoa. Aurtengo leloa ere horren isla da: Ibilian-ibilian, buelta!

50 urteko ibilbidean, belaunaldi askok bizi izan dute Kilometroak. Batzuk lehen edizioetatik gogoratzen dute festa; beste batzuentzat, berriz, aurreneko aldia izan da. Belaunaldi horien guztien artean, badago zerbait partekatua: euskara, ikastola eta herrigintza.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista