Lukas Agirreren heriotzaren auziko hiru akusatuak erruduntzat jo dituzte
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, eka. 04 - 13:06
Lukas Agirreren heriotzaren auzia epaitu duen epaimahaiak erruduntzat jo ditu auziko hiru akusatuak. Aho batez hartutako erabakiaren arabera, akusatu nagusia hilketaren egilea izan zen, eta erasoa nahita eta ustekabean egin zuen, biktimari bere burua defendatzeko aukerarik eman gabe. Epaimahaiak erruduntzat jo du, halaber, bigarren akusatua, beharrezko laguntzaile gisa. Epaimahaikideen ustez, hark akusatu nagusiari erasoan erabilitako arma eman zion, haren arriskugarritasunaz jabetuta. Hirugarren auzipetua ere erruduntzat jo dute, gertakarien ondoren beste bi akusatuak estaltzen laguntzeagatik.


















