Skip to main content

Maixan Arbelbide Ipar Euskal Herriko militante feminista historikoa hil da

Gizartea

2024, urr. 28 - 18:10
Ipar Euskal Herrian ez ezik, Frantzian ere borrokatu zuen urte luzez emakumeen eskubideak babesteko. Bizitza defendatzea bere eragitea izanik, abertzaletasun, ekologismo eta langileen eskubideen alde egin zuen ere. Arbelbide Abertzaleen Batasunaren kide eta Bizi mugimendu ekologistaren sortzaileetariko bat izan zen.
1933an jaio zen Heletan, Nafarroa Beherean, eta 91 urte zituela zendu da igande honetan.
Hamaika Telebista