Skip to main content

Nerea Godoy, Bizipoza elkartea: "Bizipozak hezkuntza inklusiboa bultzatzeko gida didaktikoak biltzen ditu"

Gizartea

Bizipoza elkartea berebiziko gaiak lantzen dituzten 38 elkartek osatzen dute. Helburua balioak gizarteratzea eta lantzen dituzten gaien bueltan sentsibilizatzea da; horretarako hainbat proiektu landu dituzte azken urteotan. "Guztiontzako beharko lukeen mundu inklusiboa aldarrikatzen dugu euskaraz eta euskaratik" adierazi du Nerea Godoy elkarteko kideak. Abenduan aurkeztu zuten Bizipoza eskola, webgune bat da hezkuntza formala, ez-formala eta herrigintzarako materiala biltzen dituena, hezkuntza mailaren arabera sailkatuta. Bizipozak hezkuntza inklusiboa bultzatzeko gida didaktikoak biltzen ditu eta proiektua bizipozaeskola.eus webgunean kontsulta daiteke. Euskal Herri inklusiboa eraikitzeko bidean, hezkuntza-komunitatearen eta Bizipozaren arteko harremana aspalditik dator. Zentzu horretan, elkarteak ekarpen praktiko, garrantzitsu eta beharrezkoa egiten du.