Ongizatea ikuspegi askotatik lantzeko aukera izan da Donostian, Ongizatearen Plazan
Gizartea
Ane Urkola Agirrezabala
2026, uzt. 16 - 13:07
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ongizatearen Plaza antolatu du Donostian, herritar guztientzako doako topaketa. Bi egunez, ongizatea ikuspegi askotatik lantzeko aukera izan da: zahartze osasuntsua, ongizate digitala, elikadura osasungarria, nahi ez den bakardadea, pantailen erabilera arduratsua edo emakumeen osasuna izan dira jorratu diren gaietako batzuk. Oro har, herritarren ongizate integrala izan dute ardatz, "erronka kolektibo" gisa.

















