Osakidetza erakunde “ez-demokratiko” bilakatzen ari dela salatu dute arloko hainbat elkartek
Gizartea
2024, mar. 25 - 14:03
Osakidetzaren egoera salatzen duen agiri bat argitaratu du Osasunaren Aldeko Euskal Foroak. Bertan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun sistema publikoan dauden “arazoak” salatu dituzte, konponbideak proposatzearekin batera. Foruko osasun arloko profesionalek Osakidetzako buruzagiei informazio falta dagoela aurpegiratu diete, eta Osakidetza erakunde “ez-demokratiko” bihurtzen ari dela gaitzetsi dute.
Irtenbide bezala, bai osasun profesionalei, bai pazienteei zuzendutako informazio eta partaidetza prozesu eta tresnak irekitzeko eskatu dute.