Osasun Itunaren barruko ekarpenak Javier Meana katedradunak koordinatuko ditu
Gizartea
Irati Alvarez
2024-08-30 13:45
Javier Meana Euskal Herriko Unibertsitateko Farmakologiako katedradunak koordinatuko ditu Osasun Itunaren barruko lanak. Datorren asteko ostegunean, irailaren 5ean, izango da bilera, unibertsitateko Bizkaia Aretoan Bilbon, eta alderdi politikoak eta gizarte-eragileak bilduko ditu. Horiek koordinatzeko arduraduna izango da Meana.

















