Osasun zerbitzu publiko duinaren alde egin dute Elizondon
Gizartea
2024, ira. 30 - 13:09
1.500 pertsona inguru bildu dira Elizondon Baztango Osasunaren Aldeko Plataformak deitutako manifestazio historiko batean parte hartzeko.
Nafarroako Gobernuari osasun zerbitzu publiko eta duina berma ditzala eskatu diote. Hizkuntzaren inguruan mintzatu dira ere, euskara bigarren mailan usten dutela seinalatuz.