Skip to main content

Patinete elektrikoen araudiaren urraketa zigortzen hasiko da udaltzaingoa

Gizartea

2024, eka. 12 - 11:06

Araua orain dela hilabete aktibatu zen eta orain arte informazio eta ohartarazpen-fasean mantendu da. Hemendik aurrera, hori bai, zehapen jarduera normalari ekingo dio udaltzaingoak. Fase honen balorazio positiboa egin du udalak eta araudia jarraitzen dutenen kopurua gero eta handiagoa dela baieztatu du. Kaskoa eta argien erabileraren beharra zehaztu du testuak, baita oinezkoentzako guneetatik kanpo zirkulatzearen beharra ere.

Hamaika Telebista