Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Patri Urkizu irakasle, idazle eta ikertzailea zendu da

Gizartea

2024, abe. 18 - 11:12

Patri Urkizu irakasle, idazle eta ikertzailea hil da 78 urterekin. Euskal Filologiako doktorea zen, eta irakasle lanetan aritu zen Bordeleko Unibertsitateaneta UNEDen. Ibilbide luze eta oparoa egin zuen euskal teatroa eta bertsolaritza ikertzen, baita Agosti Xahoren eta Anton Abadiaren urratsen atzetik ere. Literaturan ere jardun zuen, literatur kritika jorratu, eta epaimahaikide izan zen literatur lehiaketa askotan. Euskal Idazleen Elkarteko presidentea izan zen, baita Lezoko alkatea ere.

2021ean sortu zuen patriurkizu.eus webgunea; bertan bildu zituen bere bizitzari eta ibilbideari buruzkoak, baita bere obraren zati handi bat ere.

Hamaika Telebista