Skip to main content

Sarek eta Donostiako Piratek aste nagusirako mobilizazioa deitu dute

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, uzt. 29 - 15:07

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak Aste Nagusian antolatu duten mobilizaziora batzeko dei egin dute. Aurten, elkarrekin deitu dute mobilizazioa, eta azkena izatea espero dutela adierazi dute.

Asteazken goizean egin dute agerraldia. Bertan zaldu dutenez, urteak daramatzate etxeratzea aldarrikatzen, sufrimenduarekin amaitzeko eskatzen, biktimen erabilera politikoa salatzen eta oraindik aitortu gabe dauden horien aitortza eta errekonozimenduak eskatzen. Egindako lanari epemuga jarri nahi izan diote, eta datorren urteko Donostiako Aste Nagusian halako mobilizaziorik egin beharrik ez izatea espero dutela esan dute.

Horregatik, dei egin diete donostiarrei eta gipuzkoarrei abuztuaren 14an, 19:30ean, Kaitik abiatuko den mobilizazioan parte hartzera. Haien esanetan, “guztion ardura da konponbideari trabak jarri baino ekarpenak egitea”, eta nabarmendu dute inoiz baino beharrezkoagoa dela euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari konponbidea ematea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista