Skip to main content

Mugimendu feministak onartezintzat jo ditu Baionako bestetako gertakariak eta dio kudeaketa eskasa izan dela

Gizartea

2024, uzt. 18 - 10:07

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak ekintza egin du Baionako Herriko etxean. Herriko kontseilura sartu dira bestetan gertatu diren erasoen gaineko “kontzientzia hartze kolektibo baten premia larriaz” ohartarazteko. Sexu erasoak gutxietsi eta ikusezin bilakatzea leporatu diote Herriko Etxeari.


Bestetik, Herriko Etxeari galdegin diote iraileko udal kontseilura gonbidatu ditzan. Hala ez bada, adierazi dute euren aldarrikapenak entzunaraziko dituztela hemendik aurrera.

Hamaika Telebista