Skip to main content

Ur zikinen azterketek EAEn anfetamina kontsumoa altua dela diote

Gizartea

2024, ira. 17 - 18:09
Araztegietako ur zikinen azterketek informazio ugari ematen dezakete. Gaixotasunak eta droga ohiturei buruzko datuak ezagutzeko erabili daitezke analisi horiek. Drogen eta Adikzioen Espainiako Behatokiak dozena bat erkidegotako 30 bat araztegiren laginak aztertu ditu. EAEn anfetamina konstumoa Estatuan baino 30 aldiz handiagoa dela ondorioztatu du. EAEko asteko kontsumoaren bataz bestekoa 679-2.796 miligramokoa da egunean, 1.000 biztanleko. Estatuko beste erkidegoetan, berriz, 9-103 miligramo eguneko. Asteburuetan kontsumoa handiagoa dela adierazi du ikerketak.