Skip to main content

Zaporeak elkarteak bazkideak behar ditu errefuxiatu esparruetan

Gizartea

2023, Maiatza 19 - 06:05
Ostegun goizean egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez, geroz eta errefuxiatu gehiago ari dira iristen Lesbosera eta beraien gehiengo mugara iritsi dira. Lesboseko egoera bi hilabetetan “erabat” aldatu dela azaldu dute, aste gutxian, prestatu eta banatutako errazioak 2.031 izatera igo dituztela kontatu dute, aurrez 1.800 inguru banatzen zituzten.

Egoera iraultzeko bazkidetza kanpaina abiatu dute. Uztailak 2an amaituko da, Intxaurrondoko KOXK gastronomia-ekitaldiarekin. Gainera, kontzertu solidarioa egingo dute maiatzaren 26an Donostiako Doka aretoan.
Hamaika Telebista