Skip to main content

Zuhaitz mozketaren aurka mobilizatu dira Deustuko bizilagunak

Gizartea

Udane Arbeo

2023, eka. 13 - 12:06
Bilboko Udalak kaleak berritzeko hirigintza-planak gauzatu ditu; ekologisten arabera, zuhaitz osasuntsuen eta helduen mantentze-lanak eta kontserbazioa kontuan hartu gabe. Nabarmendu dute zuhaitz helduek funtsezko funtzioa betetzen dutela hirietako bizitza bermatzeko. Hori hala, Deustuko bizilagunak eta ekologistak Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak moztearen aurka mobilizatu dira.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista