Atletico Madrileko ultra talde batek istiluak eragin ditu asteburuan Gasteizen
Kirola
2025, Maiatza 05 - 10:05
Alavesek eta Atletico Madrilek asteburuan Mendizorrotzan jokatutako partiduaren aurretik, Atletico Madrileko ultra talde batek istiluak eragin zituen Gasteizen. Dirudienez, jarraitzaile ultrek hainbat objektu jaurti zituzten. Ultra taldea Alavaseko jarraitzaileak biltzen ziren taberna batera joan omen ziren goizeko lehen orduan eta tabernako jabeak lokala irekitzerakoan, terrazako altzariak botata zeuden eta ingurua zikin.
Gertatutakoaren ostean, segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, autobusez itzuli zituzten Madrilera.
Ertzaintzak ez zuen inor atxilotu, baina hainbat lagun identifikatu zituen eta materiala konfiskatu, banderak eramateko makilak (PVCzkoak), egurrezko makilak, aurpegia estaltzekoak, espraiak, hatz-koskorrak babestuta dituzten eskularruak, galtzerdietan sartutako errodamendu metalikoak eta abar.
Identifikatutako pertsona horiei aktak irekiko dizkiete, eta Kirolaren Legeak jasotzen duenez, horiek zigortzeko proposamenak abiatuko dituzte.