Skip to main content

Eneko Pou, eskalatzailea: “Himalaian ireki dugun biderik garrantzitsuena da”

Kirola

2023, uzt. 11 - 13:07
Trango II Dorrean bide berri bat zabaldu dute Iker eta Eneko Pou anaiek eta Fay Manners ingelesak, eta horrela amaitutzat eman dute Lau elementuak proiektua. Pouk nabarmendu digu “oso pozik” dagoela lortutakoarekin: “Gauzak oso ondo joan dira: Arrokako bost bide ireki ditugu eta alpinismoko bide oso garrantzitsu bat. Himalaian ireki dugun biderik garrantzitsuena da”. Ia bi hilabeteko espedizioa izan da.
Pouk azpimarratu du espedizioaren amaieran lortu zituztela “gauzarik onenak”; izan ere, elur jausiak gertatzeko arrisku handia zegoen Trango handian, eta 6.000 metrotan, gailurretik 250 metrora, buelta ematea erabaki zuten: “Egoera ez genuen batere ondo ikusi; egun batzuk itxaro genituen mendia pixka bat asentatu arte”. Horren ondoren, Trango II Dorrera joan ziren, eta hiru egunetako bidea ireki zuten: “Ez genuen sekula horrelakorik egin Himalaian”.
Hamaika Telebista