Skip to main content

Faborito eta izangaiaren arteko finala

Kirola

Dena dute prest Jokin Altunak eta Unai Lasok igandeko 4 t’erdiko final handirako. Atzo egin zuten material hautaketa eta bat etorri ziren bi finalistak piloten egokitasunean. Aitzakiarik gabe arituko dira, beraz, Bilboko Bizkaia Frontoian biak ala biak txapelaren bila baina egoera arras ezberdinetan.

Faborito eta izangaiaren arteko partidua irudikatzen du mundu guztiak. Altunak bosgarren txapela du irabazteko, baina Lasok ezer gutxi galtzeko, lehen finala baitu, eta hori baliatu nahiko du lehenengoa eskuratzeko.