Gipuzkoako Aldundiak “Emakumeok Mugimenduan” ekimena jarri du abian
Kirola
2023, urr. 06 - 08:10
Emakumezkoen aktibotasunaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratzeko helburuarekin. Aktibotasun hori bistaratzeko eta laguntzeko, dinamikak, proiektuak eta ekimenak biltzen dituen programa garatu du. Programa horren baitan, eguneroko jarraipena egiteko eta emakumeen aktibotasuna sustatzeko APP-a aurkeztu du Aldundiak. Bi helburu nagusi ditu: egunerokoan egiten duten jarduera fisikoa erregistratzeko aukera eskaintzea, eta emakumeen sarea eratzea.