Skip to main content

“Donostia, moda-eszena” erakusketa urriaren 15era arte egongo da ikusgai

Kultura

Kutxa Fundazioaren Fototekako 120 argazki jarri dituzte Kubo aretoan. Komisario lanak Miren Arzalluzek egin ditu. 1915etik 1935era bitarteko bidaia proposatzen du erakusketak. Modak gizarte hartan izan zuen garrantzia aztertzeko, orduko janzkerak zein aberats giroa agertzen dituzten argazkiak bildu dituzte. Garai hastan euskal kostaldea turismo lurralde gisa finkatu zen. Donostiak eta Biarritzek modaren geografia berria osatu zuten. Kaleak modaren pasarela handi bihurtu ziren.