Anita Parker taldeak 'Reset' izena daraman disko berria kaleratu du
Kultura
2021, aza. 11 - 07:11
Anita Parker taldeak 'Reset' izena daraman disko berria kaleratu du gaur. 2017an sortu eta bi disko argitaratu ondoren, indarberrituta dator tardea. Hirugarren lan honetan, taldeak bere esentzia berreskuratzen du. Reset izenburupean, berrabiarazten da hirukotea, 10 abestiz osatutako diskoan. Elektronika eta swing-a uztartuz, energiaz beteriko erritmo eta doinuek biltzen dute lana. Hona hemen atera dute azken bideoklipa.