Skip to main content

Arabako Bertsolari Txapelketako finala

Kultura

Leire Llano

2026, mar. 30 - 15:03

Pasa den larunbatean Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen Gasteizko Europa Jauregian. Arabako Bertsozale Elkarteak ‘1000 baietz’ kanpaina izan du martxan azken asteotan eta 800 lagun batu dira finala bizitzeko.
Martxoaren 3ko sarraskiaren 50.urtemuga den honetan biktimak omendu nahi izan dituzte finalean eta elkarteko kideek jantzi diote txapela aurtengo txapelduna den Iñaki Viñaspreri.

Lehen aldiz, Arabako Bertsolari Txapelketako azken hiru edizioetako txapeldunak egon dira oholtza gainean haien lehenengo finala izan den beste hiru bertsolarirekin batera. Lehenengo atalaren ariketa guztiak egin ondoren Viñaspre eta Unai Anda gailendu dira eta horiek izan dira buruz-burukoan kantatu dutenak. Viñaspre eta Andaren ondoren, ordenean, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Martin Abarrategi geratu dira eta Viñasprek bere amari eskertu dio txapela bukaerako agurrean.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista